Sintesi gehigarri
Sintesi gehigarria tinbre musikal bat sortzeko erabiltzen den soinu sintesi teknika bat da.
Instrumentu baten tinbrea harmoniko edo partzial anitzez osatua da. Armoniko edo partzial horiek, kopuru desberdinetan, denboran zehar aldatzen dira. Sintesi gehigarriak armoniko eta anplitude desberdineko soinu-uhin anitz erabiltzen ditu instrumentuen tinbreak imitatzeko. Honetarako, normalean, oinarrizko frekuentziaren anitzkoien tonuetan afinatuta dagoen osziladore banku bat erabiltzen da. Askotan, osziladore bakoitzak bere ozentasun inguratzailea dauka, denboran zehar aldatzen den soinu errealista eta dinamikoa sortuz.
Teoria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sintesi gehigarriaren atzean dagoen kontzeptua Joseph Fourier frantziar matematikariak egindako lanarekin lotuta dago. Fourierren aurkikuntza ondokoan datza: funtzio periodikoak serie infinitu baten batuketaz osatuta daude. Honi jarraiki, seinale periodiko guztiak, funtzio matematiko gisa irudikatuta daudenean, frekuentzia anitzeko sinu funtzioen batuketaz osa daitezke. Zehatzago, denbora diskretuan dagoen edozein soinu periodiko honela sintetizatu daiteke:
edo
non
eta Fs laginketa frekuentzia da, f0 oinarrizko frekuentzia da, eta kmax < Fs/(2 f0) armonikorik altuena da (Nyquist frekuentziaren azpitik).